Eta ez bethi justua iduritu arren presuna zuhurziaz gabetuei, hargatik xuxena da, eta eziñ nihor engana dezake.
Niri utzi behar zait beraz gauza guzien jujamendua, nork bere burua siñhetsi gabe.
Ezen justua ezta altaramendurat eroriko, zer nahi den gaitz gertha dakion Jainkoak permetiturik.
Damu guti izanen du, jende batzuek haren kontra gaizki, eta iniustuki mintzatzen badire; eta halaber bozkario guti bertze batzuek haren alde jarririk justuki defendatzen badute.
Zeren baitaki nik zundatzen ditudala bihotzen, eta erraiñen barrenak, eztudala jujatzen kanpoko idurien arabera, eta maiz gizonen begietan on, eta laudagarri dena, gaixto dela eta kriminel ene jujamenduan.
ARIMAK
5. Ene Jauna, eta ene Jainkoa zeiña baitzare juje justu, borthitz, eta pairakorra, zeiñak ezagutzen baituzu gizonen flakezia, eta gaixtotasuna; zaren othoi ene indarra, eta ene habe bakharra.
Ezta asko ni neure begietan hobenduri ez izatea; zureek ikhusten dute ene baithan nik eziñ ezagut dezakedana, eta mehatxatu nauten aldi guzietan behar izatu dut humiliatu, eta hiroi guziak eztiki hartu.