39 Hek gizoner beha balite, elizate bat honik,
eztiroite deuskai denik utzi jauki gaberik,
bana anhitz emazte da eskapatzen zaienik,
anderetan zeren baita bertutea hobenik.
43 Nik eztanzut emaztiak bortxaturik gizona,
bana bera zoraturik andriari darraika;
zenbait andre hel baledi oneriztez hargana,
zein gizonek andriari emaiten du ogena?
47 Jeinkoak emaztea maite mundu oraz gainetik;
zerutika jaitsi zedin harzaz amoraturik;
emaztiak ezarri du gure anaieturik;
andre oro laudatzeko haren amorekatik.
51 Irudi zait, emaztia dela gauza eztia,
donario guzietan guziz gauza emia;
gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia;
harzaz gaizki erraitia bilania handia.
55 Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik
nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk;
beso biak zabaldurik dago errendaturik,
gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik.
59 Jo badeza dardoaz ere gorputzaren erditik,
ainguruiak bano oboro ez larrake gaizkirik,
bana dardoa ematurik, zauri'ere sendoturik,
bere graziaz ezarte'intu elgarreki baketurik.