Orrialde:Chourio 1760.djvu/232

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: guziz leiala, eta ezta zure adiskidetasunaren, eta leialtasunaren parerik. 3. Oi, ala birjina saindu batek zuhurki erran baitzuen tormentarik handienak ikhustean: Ene...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:03, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guziz leiala, eta ezta zure adiskidetasunaren, eta leialtasunaren parerik.

3. Oi, ala birjina saindu batek zuhurki erran baitzuen tormentarik handienak ikhustean: Ene arima finkatua da, eta fermuki zimendatua Kristo baithan!

Hala baninz ni ere gizonen beldurrak ez nintzake haiñ errexki altara, eta enetzake haiñ minki senti mihi gaixtoen kolpeak.

Nor da gaitz guziak aitziñetik ikhus ahal detzakena, edo heldu detzakena, edo heldu zaizkigun zorigaitz guziei itzur ahal dakieketena?

Eta aitziñetik ikhusirik heldu zaizkigunak ere haiñ miñ bazaizkigu, zeiñ dorpheak dire bada ustekaberik zaurtzen gaituzten kolpeak.

Ene dohakabea! Zergatik ez ditut gaitz horiek guzien kontra segurantzarik handienak hartzen, eta zergatik fidatzen naiz gizonen hitzetan?

Helaz! Gizonak gare eta gizon flakoak haiñitzek aiñgerutzat bagaduzkate ere.

Nor beraz siñhetsiko dut baizen zu, o ene Jainkoa, zeiña baitzare egia, eta zeiñak eziñ nihor engana baitezakegu, ez zu ere nihork?

Gizon guziak gezurtiak dire, flakoak, ganbiakorrak, eta erorkorrak, bere gaiñki hitzetan: hala eztire errexki sinhetsi behar, zenbat hekien hitzek egia badirudite ere.