Orrialde:Chourio 1760.djvu/231

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Oi zenbatetan gerthatu zait leilatasunik ez kausitzea gehien uste nuen lekhuan; eta zenbatetan kausitu dut gutienik uste nuen presunetan.

Alferrik ematen dugu beraz gure esparantza gizonen baithan, justuen salbamendua ezta kausitzen zure baithan baizen, o ene Jainkoa.

Zaren benedikatua, o ene Jauna, gerthatzen zaizkigun gauza guzietan.

Flakoak gare, eta ganbiakorrak; enganatzen gare, eta mudatzen aldi guzian.

2. Nor dago bere buruaren gaiñean haiñ erne, eta haiñ atzarria non ezpaita noizik behiñ errortzen ustekabeko faltetarat, eta espirituko penetarat.

Baiñan zure baithan bere esparantza ematen duena, eta bihotz sinple, eta xuzen batekiñ zu billhatzen zaituena, ezta haiñ errexki hetarat eroriko.

Eta atsekabetarat erortzen bada, hetaz alde guzietarik inguratua balitz ere, lauster hetarik atherako duzu, eta konsolatuko, zeren ezpaititutzu uzten behiñ-ere zure baithan fiñeraiño esparantza dutenak.

Bakharrak dire hagitz adiskide leialak, bere adiskideen herstura, eta zorigaitz guziengatik ganbiatzen eztirenak.

Zu bakharrik zare, o ene Jainkoa, adiskide