Orrialde:Chourio 1760.djvu/233

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


4. Ala zu jauna, zuhurki abisatu baikaitutzu: ez gaitezela fida gizonetan, gizonaren etsaiak haren etxekoak direla, eta nihork erraten badarotzu Hemen da, edo Han da Kristo, eztugula behar siñhetsi.

Hori frogatu dut ene gastuz. Oxala frogantza hark egiñ bañindu goardiakorrago, eta zuhurrago ethorkizunekotz.

Presuna batek gomendatzen darot sekretu bat; itxekazu gorderik, diotsa, nik erraten darotzudana, eta nik gauza hura sekretu datxekat, eta estalitzat dadukadala; bera eziñ daoke ixillik, eta erraten du nik erran dezadan nahi eztuena; badoa eneganik, eta denbora berean bere buruari, eta niri hitza faltatzen daroku.

Othoi ene Jainkoa, beira nazazu jende hitzuntzi, eta ariñetarik; ez nadiñ eror hekieñ eskuetarat, ez nadiñ izan hekieñ iduriko.

Ematzu ene ahoan hitz egiazkoak, eta ziñezkoak; urrun zazu eneganik mihi enganaria; ezen eztut behar ene baithan onetsi bertzeen baithan gaitzesten dudana.

5. Oi nolako bakea, eta abantailla den bertzeez ez mintzatzea; erraten diren guziak ez siñhestea, hek bertzeei ez ondatzea, gutiri bere barrena agertzea, gure bihotzeko lekhuko, eta jujeari bezala zuri bethi