Orrialde:Chourio 1760.djvu/227

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''XLIII. KAPITULUA''' Zeiñ banoa den munduko jakintasuna. JESU-KRISTOK 1. Ene semea, eztezazula utz zure burua xarmatzerat gizonen solas ederrez: ezen Jainkoar...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:59, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XLIII. KAPITULUA


Zeiñ banoa den munduko jakintasuna.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, eztezazula utz zure burua xarmatzerat gizonen solas ederrez: ezen Jainkoaren erresuma eztago hitzetan; baiñan bai Jainkozko berthutean, eta indarrean.

Zaude erne erne hitzen aditzeko, hek berotzen dute bihotza, hek agitze espiritua, ariman urtikimendua bixten, eta konsolazione fuerte guziak ematen.

Eztezazula behiñ-ere hitza irakur, zuhurrago, eta jakinsunago gizonen artean agertzeko.

Ikhasazu zure pasioneen hesteko antzea; hura gehiago baliatuko zaitzu gauzarik gaitzenen ezagutza baiño.

2. Irakurazu nahi duzun bezanbat; izan zaite nahi bezaiñ zuhur, eta jakinsun; bethiere ethorri behar da prinzipiorat; nik irakasten diotedala gizonei jakintasun guzia.

Nik ematen diotedala haurrei, eta sinpleei argi, eta intelijenzia gehiago gizon guziek elkarrekiñ eman ahal dezaketen baiño.

Ni mintzo natzaiona lauster izanen dela jakinsun, eta hagitz aiñtziñatuko dela zuhurtzian.