Orrialde:Chourio 1760.djvu/228

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zorigaitz haiñitz gauza kurios ikhasten hari direnentzat, eta ene ungi zerbizatzeko moldearen ikhasteaz artharik eztutenentzat.

Ezen ethorriko da egun bat, zeiñetan Jesus-Kristo doktoren doktorak, eta aingeruen nausiak examinatuko baitu bapederaren estudioak, erran nahi du miratuko bihotzak, eta konzienzia.

Orduan miratuko du Jerusalem flanben argiz, illhunbean gordeak daudezen gauzak agertuko dire, eta ahalkeriak mututuko ditu hitz ederretako mihiak.

3. Nik momento batez altxatzen dut espiritu humilla, eta gaiago egiten dut egia eternalaren arrazoiñamenduan aditzeko, hamar urthez eskoletan estudiatu dutenk baiño.

Nik irakhasten dut hitzezko habarrotsik gabe; opinione diferenten nahasmendurik gabe, jakintasunak ematen duen haunturarik, eta buruperik gabe, ihardukitzeen gudukarik gabe.

Nik irakasten dut lurreko gauzen arbuiatzen, oraiko ontasun iragankorren uzten, eternitatekoen billhatzen, eta gustatzen; ohoreei ihes egiten, laidoen pairatzen, Jainko xoilla baithan esparantza ematen, hura baizen ez desiratzen; eta hura maitatzen gauza guziak baiño gehiago.

4. Presuna batzuek ni bere bihotz guziaz