izan gizonen konpaiñiarik gabe.
Zenbatenaz gizona lurreko konsolazione guzietarik urruntzen baita, hanbatenaz hurbiltzen da Jainkoaganat.
Eta hanbatenaz gorago altxatzen da Jainkoaganat, zenbatenaz beherago jausten baita bere ezteustasunerat, eta bere begietan agertzen mezprezagarriago.
2. Zerbait on bere baitharik duela uste duenak debekatzen du bere burupeaz Jainkoaren grazia bereganat jaustetik, zeren espiritu sainduaren graziak bethi bihotz humilla billatzen baitu.
Baziñaki zure buruaren osoki ezeztatzen, eta kreaturen alderako amudio guzietarik billhuzten, ikhus ninzakezu zureganat jausten ene grazien abundanziarekiñ.
Ordean kreaturei beha jartzen zaizkotenean, , galtzen duzu bixtatik kreatzaillea.
Ikhasazu gauza guzietan zure buruaren garaitzen Jainkoaren amoreagatik, eta altxatuko zare baratxe baratxe Jainkozko gauzen ezagutzarat.
Gauza bat xumea izan arren Jainkoaren ordenuaren kontra maitatzen baduzu lizuntzen du zure bihotza, eta hastantzen zaitu ontasun soberanoganik.