Orrialde:Chourio 1760.djvu/213

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Nahi zinduke eman niezazun berehala hanbat sainduek haiñ nekhe, eta nigarren ondoan izatu dutena? Zaude ene laguntaren beira; eztuzun inpazienziarik: zaren ferm...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:58, 15 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nahi zinduke eman niezazun berehala hanbat sainduek haiñ nekhe, eta nigarren ondoan izatu dutena?

Zaude ene laguntaren beira; eztuzun inpazienziarik: zaren fermu eta animotsu, fida zaite ene baithan, egon zaite finkatua berthutean, eta hirriska zatzu zure arima, eta gorputza, ene ohoretan.

Nik emanen darotzut konpliki golardoa, eta izanen naiz bethi zurekiñ zure atsekabetan.

XXXVI. KAPITULUA


Mezprezatu behar ditugula gizonen jujamendu banoak.

JESU-KRISTOK

1. Ene semea, emazu segurantzarekiñ ene eskuetan zure bihotza, eta eztuzun beldurrik gizonen jujamenduentzat, zure konzienziak deusez akusatzen etzaitueiño.

Zorion bat da horla pairatzea; eta hori etzaio gaitz, eta penagarri idurituko bihotz humillari, eta bere baitan baiño Jainkoa baithan fidatzenago denari.

Gizon gehienak sobra mintzo dire, eta siñheste guti eman behar zaie hekien hizkuntzikeriei.

Bertze alde eziñ guziak kontenta detzakeguke.