Orrialde:Chourio 1760.djvu/212

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Billha zazu bake egiazkoa, ez lurrean: baiñan bai zeruan, ez gizonen, eta kreaturen artean, baiñan Jainko xoilla baithan.

Munduko gaitz guziak jasan behar tutzu, nekheak, doloreak, tentazioneak, persekuzioneak, beharrak, errasunak, afruntuak, erran gaixtoak, hiroiak, humiliazioneak, ahalkeriak, mehatxuak, mezprezioak; guziak behar tutzu pairatu Jainkoaren amoreagatik.

Horiez aitziñatzen gare berthutean, horiez frogatzen gare, horiek egiten da zeruan errzezibituko dugun khoroa preziatua.

Ezen agindu dut golardo bethi iraunen duen bat nekhe laburrentzat, eta loria fin gabeko bat berehala iragaten den ahalkeriarentzat.

3. Uste duzu bethi nahiaren arabera izanen tutzula konsolazione espiritualak?

Ene sainduek eztute bethi halakoak iztu, egorri diotet pena penaren gaiñean, tentazionea tentazionearen gaiñean.

Baiñan gaitz horiek guziak pairatu tuzte pazienzia handi batekiñ bere esparantza guzia ematen zutela ez bere baithan, baiñan Jainkoa baithan; baitzakiten bizitze huntako sofrikariak eztirela deus loria haren aldean, zeiña izanen baita hekien pagua eternitate guzian.