XXXV. KAPITULUA
Nihor eztela tentazionetarik segurantzan mundu huntan bizi deiño.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, mundu huntan zareiño etzare nihoiz ere seguranztan izanen; baiñan bethi arma espiritualen beharra izanen duzu.
Etsaiez alde guzietarik inguratua zare, zeiñek ematen baitarotzute gudu eskuiñ, eta ezker.
Baldiñ ezpadiozute paratzen hekien kolpe guziei pazienziaren erredola, etare haiñitz egonen zenbait zauri hartu gabe.
Zure bihotza ezpaduzu ene baithan finkatzen, enegatik gauza guzien pairatzeko borondate fermu batekiñ, hanbat gudu borthitz eziñ jasanen tutzu, eta eziñ ardietsiko duzu dohatsuen khoroa.
Iragan behar tutzu beraz hirrisku guziak, bihotz handirekiñ; eta indarka garaitu traba hek guziak.
Ezen biktoriosentzat dago manna, bihotz gabeenzat lazeria handia.
2. Mundu huntako bakearen ondoan bazabiltza, nola ardietsiko duzu sosegu eternala?
Etzaudezila pausuaren uztean; baiñan egon zaite sofrikarien beira.