Ezen Jandoni Paulok bere ahal guziak egiñ dituelarik jainkozko xedez guzien gogarako izatekotz, eta haratakotz guzia guzientzat egiñ delarik, halere erakutxi du eztela kontu hari gizonen jujamenduez kondenatua izateaz.
2. Bere ahal guziak egiñ ditu arimen onekotz, eta salbamendukotz; eta halere eziñ egotu da bertzeez jujatua, eta mezprezatua izan gabe.
Gauza guziak uzti zituen Jainkoaganat, zeiñak guziak ezagutzen baititu, eta etzen baliatu bere pazienziaz, eta humiltasunaz baizen gizonen errankizun, eta suspitxa falsoen kontra.
Eta noizik behiñ ihardetsi badiote bertzeen gaxtakeriei, hori egiñ du beldurrez haren ixiltasuna behaztopa harri balia zediñ flakoentzat.
3. Zaren bezalakorik zergatik zare beldur gizon hilkor batenzat. Egun bada, bihar ezta.
Zaren Jainkoaren beldur, eta etzare gizonen beldur izanen.
Zer bidegabe egiñ diezazuke gizon batek bere solasez, eta hitz gaixtoez? Bere buruari kalte gehiago egiten dio zuri baiño; ezen nor nahi den eziñ itzuriko zaio Jainkoaren jujamenduari.
Duzun beraz juje justu hura bethi begien aitziñean, etzaitezela balia errenkurez, eta ihardukitzeez