Orrialde:Chourio 1760.djvu/189

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''XXVI. KAPITULUA''' Espirituko libertatea ardiesten dela, irakurtzez baiño hobeki othoitzez. ARIMAK 1. Ezagutzen dut, jauna, gizon perfet bati daokala, zeruko...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:43, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XXVI. KAPITULUA


Espirituko libertatea ardiesten dela, irakurtzez baiño hobeki othoitzez.


ARIMAK

1. Ezagutzen dut, jauna, gizon perfet bati daokala, zeruko gauzetarik espiritua ez apartatzea, mundu huntako arthen erdien artha gabe izatea, ez tontotasunezko indiferenzia batez, baiñan arima libro, eta kreaturetarik lexatuaren pribilejio berezi batez.

2. Othoizten zaitut, o ene jauna, begira nazazun mundu huntako artha sobretarik, beldurrez hetan traba nadiñ, gorputzeko beharretarik, beldurrez hekien konplitzen hari naizela, atsegiñak atzaman nazan; fiñean ene salbamenduko traba guzietarik beldurrez trebesiez unhatu eta flakatu ondoan eror nadiñ.

Eztarotzut galdegiten solamente beira nazazu mundanoek lehia handirekiñ bilhatzen dituzten gauzetarik, baiñan oraiño libra nazazun miseria hetarik zeiñak baitire gizon guzien pena, eta maledikzione komunak, zeiñek ene arima pisatzen baitute, eta debekatzen nahi luken bezanbat libertaterekiñ espirituaren bidean ibiltzetik.

3. O ene Jainkoa atsegiñ egiazkoen ithurburua ganbia dietzadatzu behazunetarat