ARIMAK
4. Zertan bada jauna?
JESU-KRISTOK
5. Perfekzionea dago zure burua Jainkoari zure bihotz guziaz sakrifikatzean, eta zure abantaillak niholere ez billhatzean, ez gauza xumetan, ez handitan, ez denboran, ez eternitatean. Halako maneraz bai non bisaia bethi kontent duzula zure eskerrak bihurtuko baitiotzozu Jainkoari, haiñ ungi zorigaitzetan, nola zori-onean, guziak zuretzat orobat idukirik.
Baldiñ baduzu indarrik, eta bihotzik asko, barreneko konsolazioneak galdu ondoan gaitz handiagoen ere pairatzera preparatzeko; baldiñ ezpaduzu zure burua justifikatzen, allegaturik merezitu gabe gaztigu gogor hek pairatzen tutzula, aitzitik ene probidenzia, eta saindutasuna adoratzen badituztu gerthatzen zaizkitzun gaitz guzietan. Orduan ibilliko zare bakearen bidean, eta esparantza ahal dukezu berriz ere izanen duzula ene ikhusteko bozkarioa.
Baiñan zure buruaren mezprezio oso baterat hel ahal bazaite gozatuko zare bakezko abundanziarik handienaz; bederen mundu huntako desterruan ahal daiteken bezanbat.