JESU-KRISTOK
3. Goardia hersi bat idukazu erraten, eta egiten tutzun gauza guzien gaiñean.
Eztuzun bertze xederik ene gogara egitea baizen, eta nitaz kanpoan ez dezazula deus ere ez billha, ez desira.
Eztezazula temerarioki juja bertzeen erranez, eta egiñez, eta ezteazula traba zure burua zure egiteko eztirenez. Manera hortan gutitan izanen zare altaratua, edo zure altaramenduak guti iraunen du.
Ezen bihotza bethi soseguan izatea eta gorputzean, edo espirituan penarik ez sentitzea, hori eziñ daiteke bizitze huntan, eta aurkhituko da solamente eternitateko posuan.
Ez duzun beraz uste bake egiazkoa ediren duzula, zeren ez duzun gaitzik pairatzen; edo osoki ona zarela, zeren ez duzun etsaiik; edo guzia perfeta zarela, zeren gauza guziak zure gogara doazkitzun.
Etzazula halaber iduk zure burua berthute handitakotzat, eta Jainkoaz bereziki maitatutzat, debozione, eta fermutasun hañitz zure baithan sentitzen duzunean.
Ezta seiñale horietan ezagutzen berthutearen maitatzaille egiazkoa, eta eztago hortan gure aitziñamendu espirituala, eta perfekzionea.