haragiaren gezurrezko konsolazione guziak, zeiñek ontasun eternalen amudiotik gibelatzen baikaituzte, eta bereganat thiratzen presenteko atsegiñ iragankor baten itxurapen enganiosez.
Haragiak, eta odolak ene Jainkoa ez nazaten garai, munduak, eta haren loria falsoak ez nazaten llilura, deabruak, eta haren malezia guziak ez nazaten engana.
Indazu indarra gudu egiteko, pazienzia pairatzeko, eta konstanzia fiñeraiño irauteko.
Munduko konsolamendu banoak ganbia zatzu zure espirituaren ganzuduru guziz eztirat, eta haragiaren amudioa zure izen sinduaren amudiorat.
4. Oi ala jatea, edatea, eta bertze gorputzaren beharrak karga baitzaizko zu maite zaituen arima bati.
Egidazu grazia, ene Jainkoa, gure flakeziaren erremedio horiez balia nadiñ sobreki, eta ez atsegiñagatik, edo sobraniaz.
Ezen hek osoki utz detzakegu zeren naturaleza hagoan itxeki behar baitugu, baiñan zure lege sainduak debekatzen daroku hetarik behar baiño, gehiago hartzea, edo hetan sensuen bilhatzea, zeren bertzela haragia altxa bailiteke espirituaren kontra.
Zure esku botheretsuak, ene Jainkoa, gida benaza, eta goarda sobrania guzietarik.