Orrialde:Chourio 1760.djvu/191

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XXVII. KAPITULUA


Gure buruentzat dugun amudioak gibelatzen gaituela ontasun soberanoaren amudiotik.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, eman behar duzu guzia, guziagatik, eman behar zaizkit guzia; nahi banauzu izan osoki.

Jakiñ zazu deusek ere eziñ hanbat kalte egiñ diezazukela nola zure buruarentzat duzun amudioak.

Zenbatenaz baituzu amudio propio gehiago, hanbatenaz, zare kreaturekiñ josiago.

Zure amudioa sinplea, garbia, eta xuxena balin bada, etzare munduko gauzen gethibu izanen.

Etzazula desira, jatea zillhegi etzaitzuna. Eta etzazula izan deus ere traba zaitzakenik, edo espirituko libertateaz gabe zaitzakenik.

Miresteko da nola eztuzun bihotzaren barnetik uzten eneganat zure burua, zuk desira, edo izan ahal detzakezun guziekiñ.

2. Zergatik tristezia banoez ahitzen zare, eta nekhatzen artha sobraniazkoez?

Zatxazko fermuki ene borondateari, eta deusek eziñ kalterik egiñen darotzu.

Lotzen bazaizko gauza bati baiño hobeki