Orrialde:Chourio 1760.djvu/164

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ezen nitaz egiten duzun guzia eziñ diteke ona baizen. Nahi duzu izan nadiñ illunbean? Zaren benedikatua. Nahi duzu izan nadiñ argian? Zaren halaber benedikatu...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:11, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen nitaz egiten duzun guzia eziñ diteke ona baizen.

Nahi duzu izan nadiñ illunbean? Zaren benedikatua. Nahi duzu izan nadiñ argian? Zaren halaber benedikatua.

Plazer nauzu konsolatu, zaren laudatua; plazer nauzu aflijitu, zaren orobat laudatua.

JESU-KRISTOK

3. Ene semea estatu hortan behar duzu eman zure burua, nahi baduzu enekiñ ibilli.

Haiñ ungi egon behar duzu atsekabeei paratua nola bozkarioei.

Haiñ gogotik izan behar duzu pobre nola aberats.

ARIMAK

4. Jauna zure amoreagatik bihotz onez pairatuko tut zuk egorriko darozkidatzun sofrikari guziak.

Zure eskutik orobat nahi dut hartu ona, eta gaitza, eztia, eta khiratsa, bozkarioa, eta tristezia, eta orobat bethi eskerrak bihurtuko darozkitzut zer nahi den gertha dakidan.

Beira nazazu solamente bekhatutik, eta eztut heriotzearen ez ifernuaren beldurrik izanen.

Baldiñ ezpanauzu bethikotz khentzen zureganik; ezpanauzu urratzen bizitzearen liburutik deusek eziñ kalterik egiñen darot.