lekhu guzietarat Jesus-Kristo bere konsolatzaillea, eta erraten dio aldi guzian: Jauna lagun zakizkit denbora, eta lekhu guzietan.
Den ene konsolazionea gizonen konsolazionerik ez nahi izatea.
Eta zure konsolazionea faltatzen bazait ere, zure borondatea, eta zure frogatzak balia dakizkit.
Ezen zure kolerak eztu bethi iraunen, eta zure dixiduak eztire eternalak izanen.
XVII. KAPITULUA
Gure buruazko artha guziak eman behar tugula Jainkoa baithan.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, utz nazazu zure alderat nahi dudanaren egiterat, nik badakit zer den on zuretzat.
Zuk gizon gisa gauzez jujatzen duzu, eta zure gogoetak, hala nola zure gutiziak humanoak dire.
ARIMAK
2. Horiek guziak egiak dire, o ene Jainkoa, zuk artha gehiago duzu nitaz nerorrek ahal dukedan baiño.
Zure gaiñean bere artha guziez pausatzen eztena hirrisku handitan dabilla.
Jauna, baldiñ ene borondatea bethi zure baithan fermu badago, egizu nitaz plazer duzuna.