Orrialde:Chourio 1760.djvu/165

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XVIII. KAPITULUA


Pazienki behar tugula sofritu munduko lazeriak Jesus-Kristok bezala.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, zure salbamenduagatik zerutik jautsi naiz, eta kargatu naiz zure miseriez, ez baitezpada hala beharrez; baiñan zureganako amudio phuruz, ikhas dezazuntzat pairatzen, eta bihotz onez mundu huntako atsekabeen jasaten.

Ezen sortu nintzen pontutik gurutzean hil naizen oreneraiño ez naiz izatu dolore gabe.

Bizi izatu naiz gauza guzien beharrean, aditu ditut maiz ene kontrako iroi, eta errenkura iniustuak, eztiki pairatu ditut desohoreak, eta laidoak.

Ene ungi egiñak esker gaitzez pagatuak izatu dire.

Ene mirakuilluak blasfemioz, eta ene doktrina afruntuz eta mehatxuz.

ARIMAK

2. Jauna zure bizitzean haiñ pazient izatu zarenaz geroztik, eta pontu hortan guziz zure aitaren, ordenuak konplitu tutzunaz geroztik; justu da nik zeiña bainaiz bekhatore dohakabe bat pazienki jasan detzadan atsekabeak eta zuk nahi duzun bezanbat