Orrialde:Chourio 1760.djvu/161

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Egizu arren zure baithan kausi dezadan neure sosegua, eta ene bihotzak gauza guzietan baiño hobeki zure baithan kausi dezan bere bakea, eta bozkarioa. Zu zare e...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:08, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Egizu arren zure baithan kausi dezadan neure sosegua, eta ene bihotzak gauza guzietan baiño hobeki zure baithan kausi dezan bere bakea, eta bozkarioa.

Zu zare egiazki bihotzeko bakea: zu bakharrik zare gure arimako sosegua.

Zutaz kanpoan ezta penarik, eta kexadurarik baizen.

Beraz ene loa, eta pausua hartuko dut bake soberano hartan, zeiña baitzare zu zeroni, o ene Jainkoa ene ontasun guziz handia, eta eternala, halabiz.


XVI. KAPITULUA


Jainko xoilla baithan bilhatu behar dugula gure konsolazionea, eta sosegua.


ARIMAK

1. Ene Jainkoa, eztitut hemen igurikitzen; baiñan eternitatean ene deskansukotz desira edo pensa ahal detzakedan gauza guziak.

Munduko konsolazione guziak neronek banitu ere; eta lurreko atsegiñ guziez goza banendi ere, segur da ez litezkela hek guziak denbora luzetako.

Beraz o ene arima eziñ kausi dezakezu bozkario oso, eta perfetik zure Jainkoa baithan baizen, zeiña baita pobreen konsolatzaillea, eta humillen habea.