Orrialde:Chourio 1760.djvu/102

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: guk gaxo eta herbalek ez dugu esparantza galdu behar, batzutan khartsu, eta bertzetan hotz ederiten bagare, zeren Jainkoaren espiritua hurbiltzen eta urruntzen baita berak...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:10, 3 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guk gaxo eta herbalek ez dugu esparantza galdu behar, batzutan khartsu, eta bertzetan hotz ederiten bagare, zeren Jainkoaren espiritua hurbiltzen eta urruntzen baita berak plazer duen bezala.

Hargatik diotso Jopek Jainkoari: Goizetik gizona bisitatzen duzu eta berehala ondoan frogatzen duzu harenganik apartaturik.

6. Zeren gaiñean beraz fida ahal naiteke eta zertan eman ahal dezaket neure esparantza baizen Jaikoaren grazian, eta haren miserikordian?

Ezen nahiz aurkhi nadiñ presuna prestuekiñ eta arima sainduekiñ, edo adiskide leialekiñ; nahiz irakur detzadan liburu sainduak eta Jainkozko gauzez mintzo direnak, nahiz kanta detzadan edo entzun detzadan kantatzen himnoak, eta Elikako bertze kantak; horietan guzietan laguntza eta deskansu guti kausitzen dut graziaz billhuzia; eta neure miseriarat largatua balin banaiz.

Orduan erremedio hoberena da pazienzia, eta gure buruen abandonamendua Jainkoaren nahirat.

7. Ez dut egundaiño kausitu gizonik haiñ debotik eta kharsurik zeiñez ez baitu frogatu bere burua graziaz gabetua, eta lehen zuen berotasunetik epheldua.

Ez da egundaiño izatu saindurik hartaraiño