argiturik, edo haiñ gora althaturik, zeiña ez baita lehenxe edo geroxe izatu tentazioneez humiliatua.
Jainkoaren amoreagatik gudu handirik jasan ez duenak ez du merezi kontenplazione gora batetara altxatua izatea.
Ezen presenteko tentazionea da marka konsolazioneak laster ethorri behar duelakoa: hortaz konsolazioneak etzaizte ere bertzeei agintzen, lekhat atsekabeez frogatuak izan direnei baizen, dio ezen Jainkoak: Biktorioz izanen denari emanen diot jatera bizitzearen arbolako fruitutik.
8. Ezen grazia suerte horiek ematen zaizko gizonari sendoago izan dadintzat sofrikarien pairatzeko, eta berriz nahigabeak egortzen zaizko bere baitan altxa ez dadintzat grazia hekiengatik.
Hala zaude bethi prest gudu egiterat, ezen deabrua ez datza lo, haragia ez da hilla, eskuiñ, eta ezker baitutzu etsaiak behin ere pausatzen ez direnak.
X. KAPITULUA
Jainkoaren grazientzat behar den esker eta ezagutzaz.
1. Zertako zabiltza pausu billha nekhekotz sorthua zarenaz gerotik; prepara zaite gehiago pazientziarat ezen ez konsolazionerat,