dakizun; ezen aski botheretsu da Jainkoa zuri emateko fagore bera, eta oraiño abundantkiago.
Konportamendu hori ez da berria, ez mirestekoa Jainkoaren bideak egagutzen dituztenentzat; Profeta zaharrek eta Saindurik handienek frogatu dituzte ezen bere baitan ganbiantza horlakoak.
5. Hargatik Errege Profetak graziazko abundanzian erraten ohi zuen: Nik erran dut neure abundanzian, ez naiz sekulan mobituko edo aldaratuko. Orduan grazia hura harenganik hastandu denean, berenez zeiñ flakoa zen frogaturik, dio: Itzuli duzu eneganik zure begitartea, eta erori naiz altaramenduan.
Halere bada ez du galtzen bere esparantza, aitzitik khar gehiagorekiñ othoizten du Jainkoa, eta diotzo: jauna, ene oihua altxatuko dut zureganat, eta egiñen darotzut ene othoitza. Eta fiñean markatzen du ardietsi duela galdetu duena, dionean: jaunak entzun nau, eta urrikaldu natzaio, ene Jainkoa egiñ da ene laguntzaille.
Baiñan adi zagun zer laguntza egin dioen, dio: jauna, ene plainuak ganbiatu ditutzu bozkariorat, eta inguratu nauzu alegranziaz.
Saindurik handienei horla gerthatu bazaie,