zaituenean, orhoit zaite noizbait berdin behar degula elkharganik separatu.
3. Gudu luze eta dorphe bat egiñ behar dio bere buruari gizonak, bere burua osoki garaituko badu, eta bere afekzione guziak Jainkoaganat itzuliko baditu.
Bere baitan sustengatzen dena errexki jausten da munduko konsolazionetarat.
Baiñan Jesu-Kristo zin-ziñez maite duena, eta berthuteari arthoski darraioena ez da beheititzen gizonen konsolamenduetarat, eta ez abiatzen sensuen araberako solaiimenduen ondoan, aitzitik lotzen zaio debozionezko pratikarik gaitzenei, eta nekherik gogorrenak jasaten ditu Jesu-Kristoren amoreagatik.
4. Hala Jainkoak egortzen darotzunean barreneko konsolazionerik, har zazu eskerrekiñ, eta pensa zazu hark egiten darotzun dohaiñ bat dela hura; eta ez zuk irabazirikako sari bat.
Ez duzun orduan buruperik, ez bozkario sobrarik, aitzitik izan zaite humillago; zure gaiñean atzarriago, zure akzione guzietan beldurtiago; ezen oren dohatsu hura iraganen da eta tentazioneko denbora ethorriko da.
Barreneko eztitasun hartaz gabetzen zarenean, ez bekizu eror bihotza, baiñan humiltasun, eta pazienziarekiñ idurikazu bihur