Kontrarat, ala triste eta doloragarri bait ikhustea jende desordenatuak, eta bere egiñbidetarik batere konplitzen ez dutenak!
Ala perilloz baita nork bere estatuko obligazioneak uztea, eta obligatu ez den egitekoei lotzea!
6. Orhoit zaite bethiere zertarat deithua izatu zaren, eta maiz beha diozozu Jesu-Kristo gurutzefikatuaren imajinari.
Zuretzat ahalkeria handi baten suieta behar da izan ikhustea zeiñ guti zure bizia harenaren iduriko errendatu duzun, Jainkoaren zerbitzuan.
Arima Jainkotiar batek amudiorekiñ meditatzen duenean Jeus-Kristoren bizitze saindua, eta haren pasionea, kausitzen ditu han bere salbamenduaren egiteko progotxos dituen gauza guziak. Alferrik bilha lezake bertzetan Jesusen baitan kausitzen duen baiño zerbait hobeagorik.
Oi baldiñ sartzen baliz Jesus gurutzefikatua gure bihotzean, ala lauster baikiñakike jakiñ berhar den guzia.
7. Relijioneko presuna batek zeloz eta kharrez bihotza bethea duenean, hartzen ditu gogo onez, eta berehala konplitzen egiten zaizkon manu guziak, baiñan ephelak, eta antsikabeak bere buruari erakhartzen