dio atsekabea atsekabearen gaiñean, eta ez du halakoak alde guzietarik penarik, eta dolorerik baizen, zeren gabetua baita barneko konsolazioneez, eta debekatzen baitzaizko kanpokoak.
Bere erregelatik urruntzen dena osoki galtzeko menean da.
Aisian eta largotasunean bizi nahi duena ondiko gogorretan kausituko da, zeren eta gauza batean laxatzen denak ez baitu aurkhitzen bertze guzietan desgusturik, eta unhadurarik baizen.
8. Nola egiten dute hanbat relijioneko presunek zeiñek bere erregela haiñ hersiki beiratzen dutela bizi baitire komentutan?
Bakhan ilkhitzen dire, bakhartasunean daudez, pobreki jaten dute, harroki bestitzen dire, haiñitz nekatzen, guti mintzatzen, luzero beillatzen dute, goiz jaikitzen dire, berant etziten, othoitz luzeak egiten, haiñitz irakurtzen, eta bere buruak bere eginbide guzietan arthoski itxekitzen.
Ikhusazu Xartrusen ordena, Zitoskoa, eta hanbat bertze fraide eta serora, zeiñak gau guziez jaikitzen baitire Jainkoaren laudorioen kantatzera.
Laido handi bat liteke zuretzat laxo eta