humilki pairatzen dituena ethorriko da orduan loriaz betherik hekien juje izatera.
Orduan humilla eta pobrea izanen dire segurantza oso batean, eta supherbioak ikharan eta etsimenduan.
5. Orduan ikhusiko da egiazko zuhurrak zirela haiñak zeiñek nahi izan baitute mundu huntan izan mezprezatuak edo erhotzat idukiak Jesu-Kristoren amoregatik.
Orduan pazienziarekiñ pairaturikako atsekabeak izanen dire persekutatuen loria, eta persekutatzaileen iniustutasunak egiñen du hekien etseka bea eta bihotz mina.
Orduan presuna prestua eta debota bozkarioan izanen da, eta gaixtagiña nigarretan eta plaiñutan.
Orduan gorputz mortifikatua egiñen da distantago eta ederrago, bethi atsegiñpean, eta maiñanpean hazia izatu baliz baiño.
Orduan distiatuko dute pobrearen tresna txarrek, eta illhunduko da aberatsaren berregintza.
Orduan gehiago prezatua izanen da etxola txarra, ezen ez jauregi urreztatua.
Orduan hobeago kausituko da pazienzia humilla, ezen ez munduko bothere guzia, eta obedienzia sinple batek gehiago balioko du munduko prudenzia eta errefiñamendu guziak baiño.