3. Usanza zaharrak nekhez uzten dire, eta ez dugu utzi nahi gure argi proprialez urrunago gidatzerat.
Zure espirituaren eta zure antzean gehiago fidatzen bazare ezenez Jesu-Kristoren indarrean, zeiñak irabazten eta garaitzen baititu bihotzak, gutitan eta berant izanen dituzu haren argiak, ezen Jainkoak nahi du haren azpian perfetki humilia gaitezen, eta amudio khartsu batek sakrifika diotzan gure arrazoiñ eta argi guziak.
XV. KAPITULUA
Akzione guziak amudioreki egiñ behar dira.
1. Ez da egiñ behar gaizkirik deusen ere gatik, edo nihoren amoreagatik, baiñan obra on bat hasia utz dezakegu, edo ganbia hobeago batetara, gure lagun proximoaren beharrak hala galdetzen duenean.
Manera hortan gure obra ona ez da galtzen, baiñan bai hobeago batetarat ganbiatzen.
Jainkoaren amudioa gabe egiten diren obrak ez dire deusetako baliatzen; baiñan Jainkoaren amudioz egiten diren gauzak merezimenduskoak dire, xumeak eta mesprexagarriak iduri arren.
Jainkoak ez du hanbat konsideratzen zer obra egiten dugun nola zer xedez hari garen.