Orrialde:Chourio 1760.djvu/33

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XIV. KAPITULUA


Ez juja bertzeez temerarioki: finka zatzu begiak zure gaiñean eta etzaitezela jar bertzeen akzioneen juje.


1. Bertzeren jujatzen hari dena, alferrik trabaillatzen da, maiz enganatzen da, eta errexki hutsetan erortzen, baiñan bere buruaren jujatzen eta examinatzen hari dena, bethi progotxoski hari da.

Gure bihotzeko penduren arabera dire komunski gure jujamenduak, eta gure amudio propioak gaixtatzentu gehienean.

2. Jainkoa balitz gure xere bakharra, eta gure gutizia guzien objeta ez gintezke haiñ errexki altara gure sentimenduei kontra egiten zaienean.

Baiñan maiz edo zenbait amarradura gordek, edo zenbait kanpoko obietek garamatza.

Batzuek gordeki eta nola ez dakitela bere buruak billhatzen tuzte bere akzione guzietan.

Bakean daudez eta soseguan hekiñ gogara gauzak doazeino, bainan hekien desgogara deus gerthatzen bada, altaratzen dire eta tristatzen berehala.

Sentimendu eta umore kontarioek eskatimak sorarazten tuzte adiskideen, herritarren, ordena saindutako presunen, eta prestuen, eta Jainkotiarren artean.