Orrialde:Chourio 1760.djvu/32

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta merezimenduak, eta guziak arrimatzen bere hautetsien salbamendukotz.

7. Ez dugu beraz etsitu behar tentatuak garenean, aitzitik hanbatenaz khar gehiagorekiñ othoiz egiñ behar diogu Jainkoari arren lagun gaitzan gure pena guzietan, eta hark jondoni Paulok dioen bezala progotxurekiñ atherako gaitu tentazionetik, haren garaitzeko indarra emanik.

Humilia gaitezen beraz Jainkoaren esku poderosaren azpian tentatuak, eta afrijituak garen guzian, zeren humillak salbatuko eta bere loriarat altxatuko baititu.

8. Gizona tentazionetan, eta trebesietan frogatzen da, hetan ikhusten du zenbat berthutean aitziñatu den, hetan merezimendu handiago da, eta berthutea ezagunago.

Ez da gauza handi bat debozionean bero izatea deusik sofritzeko ez denean, bainan trebesietan pairakor denaz esparanza izateko da berthutean abantzatuko duela.

Halere badire batzuek zeiñak tentazionerik dorpheenak garaitu ondoan erortzen baitire xumeenetan, eta ardurazkotan, Jainkoak hori permetitzen du haiñak humilia daitezentzat, eta bere indarretan fida ez ditezentzat okasione handietan, haiñ flako gerthatu diren ondoan okasionerik xumeenetan.