Orrialde:Chourio 1760.djvu/31
ahala, baiñan tentazioneak erakusten daroku nor garen.
Bizkitartean bethi erne egon behar da, eta beregaiñki tentazionearen haztean, ezen errexkiago garaitzen dugu etsaia aitziña goaskonean, eta hurbill senti dugun bezaiñ sarri arimako athea zarratzen diogunean.
Hargatik erraten zuen zuhur batek: hastetik emozu gaitzari erremedio, bertzela alferrik emanen diozu sobera luzaturik gaitza nausitu denean.
Tentazioneak baitu bere graduak; hastean ez da espirituko gogoeta bat baizen, gero imajinazione borthiz bat, gero atsegiña, gero mobimendu desordenatua, eta azkenean konsentimentua: baratxe baratxe etsaia sartzen da osoki ariman barrena, zeren etzaion berehala kontra egiñ.
Ezen zenbatenaz berantzenago baitugu hari kontra egiterat, hanbatenaz flakantzen gare gehiago, eta hura gehiago borthizten da.
6. Batzuek bere konbertzionearen hastean pairatzen tuzte tentazionerik dorpheenak; bertze batzuek fiñean, badire bere bizi guzian tentazionez penatuak direnak.
Batzuek tentazione ariñagoak dituzte, eta horiek guziak gertatzen dire Jainkoaren zuhurtziaren eta justiziaren ordeñuen arabera, zeiñak pisatzen baititu bat bederaren disposizioneak,