Ihes egite xoillak ez daroku garaia emanen, baiñan pazienziak, eta egiazko humiltasunak egiñen gaitu gure etsai guziak baiño sendoago.
4. Kanpotik baizen gaitzari ihes egiten ez dioenak, eta hura erroetarik atheratzen ez duenak, guti abantzatuko du, aitzitik lasterrago bihurtuko zaio tentazionea, eta lehen baiño borthizkiago.
Errexkiago Jainkoaren laguntzarekiñ batean garaitukotutzu baratxe baratxe tentazioneak pazienzia humill eta luze batez, ezen-ez zure buruaren kontrako gogortasun, eta amore gaitzez.
Har zazu konseilu tentazioneko denboran, eta ez zazula gogorki trata tentazioneez doloratua den presuna: aitzitik konsola zazu zeronek kasu berean nahi zindujen bezala.
5. Tentazione guzien hastapena gure arimaren inkonstanzia da, eta Jainkoa baitan fidanzia eskasa.
Ezen nola untzi lema gabe bat uhiñek norat nahi baitarabillate, hala presuna laxoa eta bere deliberazionetan inkonstanta darabillate tentazioneek.
Suak frigatzen burdiña eta tentazioneek gizon justua.
Ez dakigu maiz zertaraiño doan gure