Orrialde:Chourio 1760.djvu/19
emazu Jainkoa baitan, zeiñakganik baitugu guziak eta zeiñak berze guzien gaiñerat eman nahi baitarozu bere burua ere.
Kontu guti egizu zure ungi egiñtasunaz, edertasunaz, eta gorphutzeko bertze abantaillez, zeinal eritasun xume batek desegiten baititu.
Etzakizkola boz zure fexotasunari edo espirituari; beldurrez gaitzi dakion Jainkoari zeiñaganik baitituzu dituzun dohaiñ eta talendu naturak guziak.
3. Etzazula iduk zeure burua bertzeak baiño hobeagotzat, beldurrez guzietako gaixtoena ager zaitezen Jainkoaren begietan, zeiñak ezagutzen baitu gizonaren barrena.
Ez duzun burupetik zure obra onengatik; Jainkoaren jujamentuak gureetarik xoill dire diferentak, eta hark haitzesten du maiz gizonei eder zaiena.
Deus onik balinbada zure baitan siñhetsazu gehiago dela berzeren baitan, eta horla egonen zare humiltasunean.
Ez duzu deus hirriskatzen zeure burua bertze guzien azpian emateaz; baiñan hañitz galtzen duzu zeure burua batez gorago idukitzeaz.
Bethiereko bakea du humillak baiñan supherbioaren bihotzean maiz kausi daiteke jeloskortasuna, eta asarretasuna.