Orrialde:Chourio 1760.djvu/18

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


VII. KAPITULUA


Gure esparanza eman behar dugula ez gure baitan, edo berze gizonen baitan, baiñan Jainkoa baita, zeiñaganik heldu baitire on guziak. Humiliatu behar dugula eta geure buruak iduki behar ditugula bertze guziak baño gutiago.


1. Banoa da eta zoratua bere esparanza gizonetan edo zeiñ nahiden kreaturetan ematen duena.

Etzaren ahalke Jesu-Kristogatik bertzeen zerbitzatzera, eta mundu huntan pobre agertzera.

Etzaitela fida zure baitan: baiñan zure fidanzia guzia emazu Jainkoa baitan.

Egizu zure aldetik zure egiñ ahala, eta Jainkoa lagunduko zaizu zure nahi eta xede onetan.

Etzaitezela segura zure jakiñean, ez eta zeiñ nahi den gizonen prudenzian, antzean, edo fexotasunean: baiñan zure esparanza emazu Jainkoaren grazian, zeiñak laguntzen baititu humillak, eta humiliatzen fidoask eta seguratuak.

2. Baldin baditutzu aberastasunak etzatzula hetan eman zure loria eta burupea, ez eta zure adiskidetan poderosoak badire ere: baiñan zure konsolazionea eta bozkarioa