Orrialde:Chourio 1760.djvu/17

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: da tentatua, eta laster garaitua tentazionerik xumeenez. Presuna flakoa, berthutean guti borthiztua eta sensuen atsegiñen gutiziak dituena, nekhez alde batera librat...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:20, 6 urria 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


da tentatua, eta laster garaitua tentazionerik xumeenez.

Presuna flakoa, berthutean guti borthiztua eta sensuen atsegiñen gutiziak dituena, nekhez alde batera libratzen da munduko gauzen amudiotik.

Hargatik maiz tristatzen da eta erortzen zaio bihotza hetarik apartatu behar duenean, eta galtzen du errexki pazienzia nihork kontra egiten dioenean.

2. Bere gutizia kontentatzen badu, berehala konzienziako harrak altaratzen du; zeren ez baitu atsegin falso hartan kausitzen billhatzen zuen bakea eta sosegua.

Beraz bihotzeko bakea ez da edireten gure nahi desordenatuak konpliturik, baiñan bai hei kontra egiñik.

Hala egiazko sosegu hura ez daiteke kausi gizon haragiazkotan, munduko espirituak darabiltzanetan, eta kanpoko gauzetarat baraiatuak direnetan: baiñan kausitzen da debozione kharsua dutenetan, presuna barrenkoi eta Jainkoaren espirituaren arabera bizi direnetan.