Orri hau berrikusi gabe dago
<15>
Kristo, zuk zeure Krutzearen medioz redemitu zenduan mundua.
Ziñatzen, eta santiguatzen geradenean konfesatzen ditugu geure Fede Santuko Misterioaetan prinzipalenak: Trinidade Santuaren Misterioa, eta Enkarnazioko Misterioa, eta Kristo geure Jaunaren eriotza eta Pasio Santua. Leenengo Krutzea bekokian eginaz konfesatzen degu Trinidade Santuko leenengo Persona dala Aita; bigarren Krutzea auban eginaz konfesatzen degu bigarren Persona dala Semea; Irugarren Krutzea bularrean eginaz konfesatzen degu irugarren Persona dala Espiritu Santua; eta aizkenean esku guziarekin Krutze bat, leenengo iru Krutze aek arzeen dituana, eginaz konfesatzen degu iru Persona aek distinta edo diferenteak izan arren,