Orri hau berrikusi gabe dago
<16>
irurak dabeela naturaleza dibina bat, eta argatikan diradela Jaungoiko bat bakarra.
Bekokitikan bularraren azpira, edo aurra injendratzen dan lekura eskua jautxitzeaz konfesatzen degu, Aita Eternoaren Semea gizon egin zala Maria Birjinaren entraña garbi aetan; eskua alde ezkerrretik alde eskuiera pasatzean, konfesatzen degu Espiritu Santuaren obraz egin izandu zala gizon, Trinidade Santuko bigarren Persona, Aita Eternoaren Semea, zeñari deritzon Jesu Kristo.
Bost beatz eskuieko oetan daude representaturik Kristoren bost llaga preziosa aek. Eskuieko eskuaren beatz andian dago signifikaturik, edo aditzera emanik Kristoren dibinidadea, edo naturaleza dibina, au da, Jaungoikotasuna. Beatz andi oniri, inklinaturik juntatzen edo arrimatzen