Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/23

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<14>

E: Santiguatzea.

G: Itz santu oriek esan bage, Krutzearen señale oriek egiteari nola deritza?

E: Ziñatzea deritza, Jauna.

Artu egizu, bada, Krutze Santuarekin debozio andia. Krutzea da Jenero humanoaren redenziorako gere Jesu Kristok artu zeban instrumenturik prinzipalena. Krutzean benzutu zituan aren Majestadeak geure etsai guziak, eta oen kontra eutzi zigon Krutzeari birtute andia geure defensarako, eta anparorako. Krutze Santuarekin, eta beraren birtutean benziduko ditugu demonioa, mundua, eta geuren apetitu gaiztoak, baita geure gorputzeko osasunean gaitza egin nai digun edozeiñereko kriatura ere. Krutze Santua adoratzen dezunean esan eikezu: Adoratzen, eta bedeinkatzen zaitugu