edirenen düzü zure büria bakian, eta Jinkuareki jüntatürik; zeren deus ezpeitüzü hala gozatüren, eta deusek ezpeiteizü hañbeste plazer eginen, nula Jinkuaren boronthate saintiaren konplitziak.
Nurk ere arren bere intenzionia, bihotz xüxen batez, goiti Jinkuaganat altxatüren beitü, eta bilaiziren beita, zuñ-nahi beita kreatüraren behar ezten amurio, edo hügüntarzün orotarik, hura ezinago propi dateke, graziaren errezebitzeko, eta debozioniaren ükheitia merexitüren dü.
Ezi Jinkuak, untzi hütsak edireiten dütian lekhian, emaiten dü bere benedikzionia.
Eta zunbatenaz ihurk konplitükiago lürren gañeko gaizak eizten beitütü, eta bere büria mesperetxatzen dialarik, hari hiltzen beita: hanbatenaz bertanago garzia jiten zaio, gorikiago hura beithan sartzen da, eta gorago haren bihotza trebükü gabe altxatzen da.
IV 15, 4. Ordian ikhusiren dizü, eta asezian dükezü, eta estonatüren düzü; eta haren bihotza hartan berian largatüren düzü, zeren Jinkua hareki den, eta beraur haren eskü saintietan bethierekoz osoki jarri den.