Orrialde:Maister 1757.djvu/417

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta sakramentü huntarik hürrüntziak, egün orozko trebükiak direla kausa, ezpeitü abantallarik batere jardiets erazitzen. Damü handi bat düzü lehenago, komünioni...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:47, 23 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta sakramentü huntarik hürrüntziak, egün orozko trebükiak direla kausa, ezpeitü abantallarik batere jardiets erazitzen.

Damü handi bat düzü lehenago, komünioniaren bethi gerualat lüzatzia; ezi gogortarzün gaxto bat haboruetan erakharten dizü.

Elas! Zunbait laxü, eta xede gabe bizi direnek, kofesionia gogotik lüzatzen die, eta komünione saintiaren gerualat igortia hartakoz desiratzen, amurekatik bortxatü eztiren, bere bürien hobeki begiratzera.


IV 10, 5. Ala beitie karitate aphür, eta debozione flakia, hañ ehiñera komünione saintia eizten dienek!

Ala beita dohatsü, eta Jinkuaren eretzeko maithagarri, gisa batez bizitzen, eta bere kontzentzia hañbeste xahütarzüneki begiratzen diana, nun egün oroz prest beilizate komüniatzeko, eta bere bihotzetik deseñ hun hura beilüke, sori balitzeio, eta bere büria señala erazi gabe, hala egin ahal baleza.

Nurbait zunbait aldiz, ümilitatez komüniatzetik baratzen bada, edo beste arrazu hun zunbait dela kausa, laidable da ümilitate haren ükhenez.