Orrialde:Maister 1757.djvu/392

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: IV 3, 4. O zure gureganatko amuriuaren huntarzün miragarria, zeren zü zirelarik, Jinko Jauna, ezpiritü ororen kreazalia, eta phitzalia, arima praubeñu batetara jiteko...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:24, 21 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV 3, 4. O zure gureganatko amuriuaren huntarzün miragarria, zeren zü zirelarik, Jinko Jauna, ezpiritü ororen kreazalia, eta phitzalia, arima praubeñu batetara jiteko beitüzü huntarzüna, eta haren gosiaren, zure Jinkotarzün eta gizontarzün orotzaz, gizenki kontentatzekua!

O ezpiritü, eta arima dohatsia, bere Jinko Jaunaren debotki errezebitzia merexitzen diana, eta haren errezebitzian ezpiritüzko alagrantziaz bethe izatia.

O zuñen Jaun handia dian errezebitzen, zuñen arrotz maitia dian sar erazitzen, zuñen lagün maithagarria dian hartzen, zuñen adixkide leiala dian unhesten, zuñen espus eder eta noblia dian besarkatzen; beste maite ororen artetik, eta gaiza desiragarri diren ororen gañetik, maithatü izan behar diana!

Zelia eta lürra, eta hen edertarzünak oro beudez ixilik, zure aitzinian, o ene maite ezinago ezti zirena, hek dütien laidorio, eta edertarzünak oro, zure eskü goriaren huntarzünetik jiten direnen gañen, eta eztitakianian hel zure izenaren edertarzüniala, zuñen zühürtarzünaren khontürik ezpeita.