Orrialde:Maister 1757.djvu/393

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV. KAPITÜLIA


Debotki komüniatzen dienek, hanitx huntarzün jardiesten diela.


Dizipüliaren botza.


IV 4, 1. O ene Jinko Jauna, zure eztitarzünaren benedikzioniak aitzinetik hel erazi itzatzü zure zerbütxariagana, amurekatik debotki, eta behar den bezala, zure sakramentü handialat hüllant ahal nadin.

Goiti ezazü zureganat ene bihotza, eta lohasna phezü huntarik iratzar nezazü.

Bisita nazazü zure grazia sendogarrian; ezpiritüz goza dezadan zure eztitarzüna, zuñ sakramentü huntan, bere üthürbürian bezala, erras gorderik beitago.

Argi itzazü orano ene begiak, hañ misterio handiaren ikhusteko, eta indarrez betha nazazü, haren fede düdarik batere eztakian bateki, sinhesteko.

Ezi obra hori zuria düzü, eta ez gizonaren eginahal bat, egitate sakratü