hori zuria düzü, eta ez gizonaren edireitze bat.
Ezi eztitezü ihur ediren bere beithan aski denik, misterio horien ezagützeko, eta enthelegatzeko, zuñ, aingürien ere ezpiritiaren zorroztarzüna beno gorago beitira.
Zer dirot arren nik bekhatore ezdeusa, lür eta erhauts baizik enizana, txerkha, eta enthelega hañ segretü gora eta sakratütik?
IV 4, 2. Jauna bihotzaren sinpletarzünian, fede hun eta fermo batetan, zük manü eman deitazülakoz zureganat esparantxareki, eta aphalmentüreki hüllantzen nüzü, eta egiazki sinhesten dizüt, zü Jinko, eta gizon zirena, heben sakramentü huntan present zirela.
Nahi düzü arren, zü errezebi zitzadan, eta zureki karitatian jünto izan nadin.
Hartakoz zure huntarzüna othoitzen dit, eta grazia berhezi baten jardiestia galthatzen deizüt; amurekatik zütan hurt, eta amuriuan gaintika nadin, eta zützaz kanpo, beste konsolazioneren baten ere ükheitez phenatan jar enadin.
Ezi sakramentü ezinago gora, eta handi den haur düzü arimaren, eta khorpitzaren salbamentia, ezpiritüzko eritarzün