Orri hau berrikusi gabe dago
Egiazki fraide hun baten bizitzia khürütxe bat düzü, bena bai pharadüsialat gidazalia ere.
Behin hasiz geroz, gibelialat ützültzia ezta sori, ez etare hasi izan denaren eiztia.
III 56, 6. Eia bada, ene anaie maitiak, guatzan alkharreki, Jesüs gureki dateke.
Jesüsen amurekatik hartü dügü khürütxe haur, Jesüsen amurekatik irañ dezagün, khürütxian azkentzialadrano.
Gure ajütazale dateke, gure gida, eta aitzinetiko izan dena.
Haur dela gure erregia, gure aitzinetik ebilten dena, zuñek guregatik gerla eginen beitü.
Jarraiki gakitzon bihoztoiki, herratziaren ihurk eztiala lotsarik; prest gaudian korajuski gerlan hiltzera, eta eztezagün thonarik eretxeki gure gloriari, khürütxiari ihesi eginez.