<442>
BOSTGERREN KAPITULIA [II/2/10]
Medisenzia errailer estela behar behatu
Seint Bernatek erraiten dizi karitathia eta onestathia kolpatzen duten elherik estugula erran behar, ez halakuer behatu; ezi medisentak ikusten dienian inzuliarrak plazer hartzen diela, erraitera ekarriago duzu; erraiteko ahalgaizun dena inzuteko ahalgaizun duzu. Seint Basilak, aldis, erraiten dizi, zer gastigu merexi dute medisentek eta heer behazalek? Ziozu biak elga konpañatik kendu behar direla; punimendu bera zatitzen direezu, zeren inzuliarrak plazer har espaleza, errailiak elikezi erraithiaz plazerrik; gogotik inzuna estena estuzu plazerreki minzatzen.
Teolojienek, erakasteko noiz den bekatu mortal medisent bati behatzia kontrastik gabe, anitz kasu berhesten tizie, zointan uzte baitute behazaliak bekatu mortal egiten diela: hala nola medisenzia erraiteko okasionia emaiten dienak, edo hala minzatzera ipistatzen dienak, medisenziako pundietan galdo egiten dienak, maite esthien personez gaiski minzatzen plazerreki inzuten dienak, eta ikusten badu inzuten dien medisenziak protsimuari ogen handi egiten diela, diroelarik defendatzen