Orrialde:Lopez 1782.djvu/444

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<443>

esthienak. Ezi etxe erratzen ari den su baten hilzera obligatu denak, haren hilzera intseatzen espada bekatu mortal egiten dizi, nahibada berak esthien suia phistu; ber arrazoiñaz, medisenzia defendiatu behar dien batek medisentari behatuz bekatu mortal egiten dizi, zeren ordian obligatu baita protsimuaren bere beharrian laguntzera eta sustengatzera, eta hala egin behar bidian, menturaz behazaliak bere beitarte arrieraz errailia laudatzen bezala baitu. Hargatik ere, baduzu zunbait okasione zointan medisenziari behatzen denak, espadu medisenta laudatzen edo ipistatzen, sordeitxena espaitu bekatu benial bezik egiten; hala nola deusen erraithia auher dela ikusten dienian edo aboro erranen diela beldur denian, edo errailia geihenago denian, haren autoritathia eta gradua dela kausa, errespetuz haren errebokatzera edo kontrastatzera menturatzen estenian. Bena horren gañan Teolojienek erraiten dizie, inzuliarrak errailiaren gañan geihenguarik badu, hala nola Aitek, Amek, Nausiek edo beste zerbait maneraz bere pekuen ixilarazitzera obligatu direnek eta protsimuaren ohoriaren sustengatzera, zunbatenaz ere heen geihengua handiago baitate, hanbatenaz heen ixilarazitzeko obligazionia hersiago dela.

Horra zer dioten pundu horren gañan