Orrialde:Lopez 1782.djvu/442

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<441>

medisenziaz kapitulu berhezi bat, zointan anitz gauza zuhur eta prootxosen arthian, emaiten baitu abisu net salbagarri bat. Ziozu, nehork erran baduke zerbait medisenzia, etzan gabe hartzaz kofesa dadin, zeren suertez ihiki hel daiteen bezala, mortalki Jinkoa ofensatu balu, lanjeroz delakotz estatu hartan etzathia, giristiño batek oherat juan behar dielakotz ohetik tonbalat edo obirat juan behar bailu bezala. Elukeen ordian bekatu mortal bat egin erran dien medisenziaz, bethi egin dien hutsaren erremediatzeko eta gerorat falta berera berris erortetik begiratzeko baliatuko baitzako. Abisu horren segitzia, medisenziasko bekathian bezala, beste bekatu orotan net prootxoz duzu, berheziki nehork zerbait duda edo arragret dukeenian, Jauna mortalki ofensatu dukeenez. Hain gizon handiaren autoritathiak eta gure arimen salbamendiak, ekarri behar gitizi abisu salbagarri horren segitzera. Bizien kontre erraiten den medisenziaz erran tugunak oro kapitulu huntan, endelgatu behar dizie hilen ohoriaren kontre erraiten direnez: zeren hilek bere ohoriaren osorik mundian ukeiteko zuzen baitute, gal balezate espaitira erreparatzeko bidetan.