Orrialde:Lopez 1782.djvu/411

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: segurrainxan dateenik, ez seindutarzunik galtzeko lanjerretan estenik. Ispiritu Seindiak beldur hartan gure bethi atxikitzeko erraiten diraguzu: egon zite Jinkoaren beldur...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:25, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<410>

segurrainxan dateenik, ez seindutarzunik galtzeko lanjerretan estenik. Ispiritu Seindiak beldur hartan gure bethi atxikitzeko erraiten diraguzu: egon zite Jinkoaren beldurrian eta hartan zahar zite. Estizie xoilki Jinkoaren zerbitxian hazten direnek beldur horren beharra, bena hain untsa Jinkoaren zerbitxaririk handienek eta berthuthian aitzinathienek. Justuek beldur uken behar zie bekatorek bezala; hok bekatura erori direlakotz, hek eror estiten; batziak leheneko bekathiek ikaratu behar tizie, besthiak bekatura erorteko beldurrak; Ispiritu Seindiak erraiten dizi: uroz gizona bethi beldurrian dena!


HAMARGERREN KAPITULIA [III/4/10]

Jinkoaren beldurretik jiten diren prootxiez

Beldur salbagarri horren orano aboro estimaratzitziagatik eta bethi eta hanbat gure bihotzetan bethi haren begiratzera intsearazitiagatik, heben hari dauden zunbait abanthaillez minzatuko gituzu. Lehenik eta bizirik Jinkoa beitako esparanza askartzen eta alxatzen dizi eta umilitathiak bezala, gure buriez mesfidatzera eta Jinkoaren lagunzan gure esparanza guziaren ezartera ekarten gitizi. Seint Gregoriok Jop Seindiaren erran hoen