Orrialde:Lopez 1782.djvu/387

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Seint Franzesen Kronikak deitzen tusten liburian errana idireiten duzu, munduko gizon batek galdegin zerakola egun batez Fraide bati, zertako Joandene Joane Baptista, bere...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:46, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<386>

Seint Franzesen Kronikak deitzen tusten liburian errana idireiten duzu, munduko gizon batek galdegin zerakola egun batez Fraide bati, zertako Joandene Joane Baptista, bere Amaren sabelian sanktifikatu izan zenaz geroz, juan zen Deserturat eta han hain penitenzia garatzak egin; fraidiak erraiten dirakozu gizon hari: erran ezadazu zuk lehenik, zertako haragia fresko delarik gazitzen duten? Gizon horrek ihardesten dirakozu: hobeki begiratziagatik eta andea eztadin; nik —ziozu Fraidiak— orobat erraiten derauzut. Joandene Joane Baptista penitenziaren gatzaz zerbitxatu duzu seindutarzunaren bere beithan bekathiaz andeatu edo thonatu gabe begiratzeko, eta amorekatik —Elizak hartzaz erraiten dien bezala— haren bizi xahia bekathiaren hatsik thipienaz etzadin izan thonathia. Nehor pausian eta tentazionerik gabe denian hun bada bere gorpitzari penitenzia eraithia eta haren nahier kontre egithia, zunbat aboro arrazoiñeki estu nehork egin behar gorpitzak gerla egiten derakonian? Seint Tomasek erraiten dizi Aristote Autor baten ondotik kastitate hitz haur jiten dela gastigatze hitz huntarik, gorpitzaren gastigatzez behar dela bihurtu garbitarzunaren kontre den biziuari. Haragiaren biziuak —ziozu orano— gastigatzez haurrak bezala behar direla korrijitu,